XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hurbildu ziren batzuk Goroba-Dikerengana eta galdetu zioten: - Nora zoaz? Zertan zabiltza?.

- Gudua den lekura noa eta gogo ematen didanari laguntzen diot- erantzun zuen Goroba-Dikek.

- Txinar zara beraz? - Bai, Txinar naiz.

- Lagundu nahi al diguzu? Goroba-Dikek esan zuen: - Erregearen zenbat suhi datoz zuekin? - Bi datoz - esan zuten gizonek.

- Belarri bana ematen badidate lagunduko dizuet.

Gizonek esan zuten: - Hori ezinezkoa da! Zer esango lukete hirian?.

- Oso erraza da - esan zuen Goroba-Dikek.

Borrokan galdu dituztela esatea aski da.

Ohoragarria ere gerta daiteke, beraz.

Gizonak besteak zeuden lekuraino zaldikatu ziren eta erregearen suhiei zer gertatzen zen kontatu zieten.

Hasiera batean ez zuten onartu nahi izan, baina azkenean belarri bana moztu zieten eta Goroba-Dikeri bidali zizkioten.

Honek bere poltsikoan gorde zituen belarriak eta gudari taldearen buruan jarri zen esanez: - Ez esan inori Txinarrek lagundu dizuenik.

- Ez, ez diogu inori esango - erantzun zuten fulbetarrek.

Harrapatu zituzten tuaregak.

Borroka egin zuten tuaregekin.

Fulbetarrek irabazi zuten borroka eta abereak berreskuratu zituzten.

Goroba-Dike aldendu egin zen eta nekazariaren etxeraino zaldikatu zen.

Bertan zegoen zain ezkutaria.